XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Belarlarioak, botanikako laminak, e.a. erabili, eta plastikalanak egiteko eskaintzen dizkiguten posibilitateak aztertu: loreak, hostoak, zuhaitzak, haziak, hazkunde prozesuak, e.a.

- Fruita-mota guztiak behatu: sagarra, laranja, banana, tomatea, mahatsa, udarea, anana, marrubia, e.a.

- Berorien forma ezberdinak aztertu eta konparatu.

Ondoren, gorputz ezberdinen kolorea, bolumena eta argiefektuak aztertu.

- Aipatutako fruita horiei azala kendu, ebaki, e.a., eta berorien barne-konstituzioa, forma, kolorea, e.a. behatu eta aztertu, eta dituzten plastika-posibilitateak aurkitu.

1.5. Plastika-obraren egitura bere osagarriei dagokienean aztertu.
1.5.1. Kolorearen azterketa sakondu.

- Kolorearen teoria sakondu.
- Kolore primarioak, sekundarioak, osagarriak, beroak, hotzak, e.a. ezagutu.

- Newton-en diskoa egin.
- Argi zuria kristalezko prisma batez deskonposatu.

- Argi-kolorea eta pigmentu-kolorea ezagutu eta bereizi.

- Argi-zuria hiru argi-fokuz (gorria, urdina eta berdea) birkonpondu.

- Gorputzetan, objektuetan, e.a. kolorea aldatu, kolore-argien fokuen argiztapenaz.

Esate baterako, har dezagun argi gorrizko foku batek argiztatutako jertse urdin bat, argi berdezko foku batek argiztatutako objektu gorri bat, ...

- Mostrarioak egin. Gamaka sailkatu mostrak.

Forma txiki eta berdinetako mostrak erabili.

Karratu txikiak pintatu eta konparatu.

- Lan praktikoak egin, Chevreul-en printzipioaren arabera.

Honek dioenez, kolore batek bere inguruko espazioa bere kolore osagarriaz koloreztatzeko joera edukitzen du.

- Kolore batez pintatutako eta gainazal zuri baten gainean jarritako forma geometriko laun bat denbora batez arretaz behatu.

Forma erretiratu eta gainazala behatzen jarraitu, zeinetan forma bera ikusiko bait da, bainan bere kolore osagarriaz.